Posteado por: ekonomiarenkz | marzo 7, 2011

Bidaiarien sarrerak %5 gehitu dira urtarrilean Euskadin

Euskal Autonomi Erkidegoko hotel-establezimenduetan 117.797 bidaiari-sarrerak erregistratu ziren aurtengo urtarrilean, aurreko urteko hil berean baino 5.182 sarrera gehiago, alegia. Hots, Eustaten datuen arabera, gorakada %5ekoa izan zen. Lurralde historikoei begira, bidaiari-sarrerak %5 hazi dira Araban, %10 Bizkaian, eta Gipuzkoan, aldiz, %4 jaitsi dira.

Estatutik etorritako bidaiarien sarrerek %5eko igoera izan dute, eta atzerritik etorritakoenek, berriz, %3koa. Lehenengoen kasuan, batez ere Asturias, Gaztela-Mantxa, Kantabria, Kataluina eta Madrildik etorrikoak izan ziren.

Bestalde, 2011ko urtarrilean erregistraturiko gaualdiei dagokienez, 210.414 izan ziren guztira, hau da, iazkoaren aldean %8ko igoera. Horrez gain, batez besteko egonaldiaren iraupena igo egin da 2010eko urtarrilaren aldean, 1,73 egunetik 1,79ra.

Nekazaritza-turismoaren hazkundea

EAEko nekazalturismoko establezimenduetako bidaiari-sarreren kasuetan, 2011ko urtarrilean 4.330 erregistratu ziren, aurreko urtean baino %2 gehiago.

Lurraldeei dagokienez, Araban %19ko jaitsiera bilakatu zen, eta Bizkaian, berriz, %5ekoa; Gipuzkoan joera positiboa izan zen eta %17ko igoera pairatu zuen.

Euskal AEko nekazaritza-turismoko establezimenduetan egindako gaualdiak 11.484 izan dira urtarrilean, lehengo urtean baino %8 gehiago.


Respuestas

  1. Urtarrilean bidaiari-sarrerak gora egitea ez da kontu erraza, pozten naiz, euskaldunok asko daukagu erakusteko, eta polita gainera, bai Bizkaian, baita Araban edo Gipuzkoan ere


Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

Logo de WordPress.com

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Cambiar )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Cambiar )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Cambiar )

Connecting to %s

Categorías

Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.