Tekniker-IK4k eta ESS Espalazio bidezko Neutroi Iturri Europarrak hitzarmen bat sinatu du; horren arabera, EAEko euskal zentro teknologikoak Europako instalazio zientifikorik handienaren diseinu-eguneraketaren zati bat gidatuko du hurrengo bi urteetan, eta 4 milioi euro baino gehiagoko balioko garapenak egingo ditu.
Hitzarmenaren arabera, EAEko zentro teknologikoa arduratuko da aurten eta hurrengo urtean, Europan, azeleragailua eta horren funtzionamendu egokirako azpiko sistemak eguneratzeaz; instalazioaren elementu kritikoak izango ditu, beraz, helburu.
Lanaren xedea
Tekniker-IK4ren lana soluzio teknologiko sorta handi baten eguneraketan oinarrituko da, hauek barne: azeleragailu linealaren sistema elektrikoa, sorkuntza-sistema, sortaren barrunbeko huts altuaren kontrola eta mantentze-lanak, azeleragailuaren barrunbeetara helio likidoa eramaten duen instalazio kriogenikoaren garapena, eta horren atalen prototipo funtzionalen garapena eta modelaketa.
Tekniker-IK4, proiektuan duen funtzioa dela eta, Espalazio Iturriaren diseinua eguneratzeko proiektua eta haren eraikuntza aurrera eramango duen partzuergoa lotzeko zubi bihurtu da. Lan horretan, EAEko zentroaren helburuetako bat da Espalazio bidezko Neutroien Iturri Europarraren eraiketan industria espainiarraren parte-hartzea ahalbidetzea.






Europaren isla izatea seinale ona da, maila guztietan Euskadi horren pare edo gorago kokatzea positiboa da, Estatuan gertatzen ez den bezala. Zorte on ekimen honekin
Por: Saioa el febrero 25, 2011
a las 1:48 pm