Uztailaren 16an hitzartu zuten bezala, Tecnalia Research & Innovation sortzeko lehenengo urratsak eman dira. Labein taldea behin-behineko egoitza soziala garatu duen lehenengoa izan da; aitzitik, gainerako zazpi enpresak 2011ko urtarrilaren 1ean izango dira Tecnalia Research & Innovation delakoan.
Horiek horrela, taldea Espainiako ikerketa aplikatuko lehen zentro pribatua da, eta, aldi berean, Europako bosgarrena. Bertan, goi-mailako prestakuntza duten 1.450 langilek parte hartuko dute, eta 125 milioi euroko fakturazioa izango du.
Bestalde, lehenengo patronatuaren osaerari dagokionez, enpresek presentzia nabarmena izango dute, 44 kideetatik 33 sektore pribatukoak baitira, eta 11 erakunde publikoetakoak.
Zentroaren egitura
Tecnalia Research & Innovation zentro berriaren lehendakariari dagokionez, Grupo Ormazabaleko presidente Javier Ormazabal aukeratu dute taldeko lehen lehendakaria izateko.
Zentroko barne egiturarekin jarraituz, hemendik aurrera bost dibisiotan antolatuta egongo da, eta dibisio bakoitzak negozio-unitate batzuk izango ditu. Hain zuzen ere, negozio-unitate horiek bezeroa izango dute helburu, eta jarduera-sektoreen arabera espezializatuko dira, esaterako: garraioa, osasuna, softwarea edo telekomunikazioak.
Tecnaliaren zentro berria nazioartera begira sortu da; hori dela eta, mundu osoko bezeroak eta bazkideak ditu. Zehazki, 26 kokaleku izango ditu guztira: Alemania, Italia, Frantzia, Argentina, AEB eta Egipto, besteak beste.







Azken komentarioak