Posteado por: ekonomiarenkz | julio 28, 2010

Bilboko Portuaren emaitzak positiboak dira

Azkenean, portuak ez du langileen murrizketarik egingo

Bilboko portuko karga lehorrak %34ko hazkundea izan du aurtengo lehenengo seihilekoan, 2009ko epe beraren aldean. Gauzak horrela, José Ramón de la Fuente, Portu Agintaritzako presidentea, 2010eko lehenengo hilabeteetako balantzea egiterakoan, pozik agertu zen, eta emaitza hauek “ekonomia mugitzen ari dela” adierazten dutela baieztatu zuen.

Alabaina, ohiko merkatugaiei begira, urtarrila eta ekaina arteko hilabeteetan %50eko igoera izan zuten; dena den, Bilboko Portuko trafikoak ez du aldaketa handirik jasan, aurtengo eta iazko kopurua antzekoa izan baita.

Bestalde, De la Fuentek Enpleguko Erregulazio Espedienteen (EEE) inguruan ere hitz egin zuen; “gaur egun bizi dugun egoera ikusiz gero, ez dugu aldaketarik egingo langileen plantilletan”, gaineratu zuen presidenteak. Adierazpen horiekin, De la Fuentek argi utzi du ez dutela aurrera eramango pasa den hilabeteetan iragarritako EEE.

Aurreikuspenak

Urteko bigarren erdiaren kasuan, Portu Agintaritzako arduradunek iragarri dute jardueraren hazkunde handiagoa espero dutela, %5 eta %7 arteko igoera 2010eko amaierarako, hain zuzen ere.

Era berean, arduradunen ustetan, urtea 62 milioi euroko fakturazioarekin itxiko dute, hots, joan den urtean lortutakoa baino %5 gehiago.


Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

Logo de WordPress.com

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Cambiar )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Cambiar )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Cambiar )

Connecting to %s

Categorías

Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.