Posted by: ekonomiarenkz | Azaroa 12, 2009

Kapitala handitzeko, enpresek %36ko deskontua ezarri dute

burtsa1Burtsaren egoera azken bolada honetan ez da guztiz egonkorra; horregatik esan dezakegu inbertsiogile eta akziodunengan eragin negatiboa izan duela. Urte honetan, enpresek deskontu eta eskaintza erakargarri eta zoragarriak sortu dituzte, euren bezeroak poztu eta inbertsiogile berriak erakartzeko xedearekin. Oro har, euren helburua da kapitalaren zabalkuntzan berri txarrik ez aurkitzea.

Vdax indizea, Alemaniako burtsako selektiboaren hegazkortasuna neurtzen duen taldea, %47 baino kopuru altuagoetara iritsi da, ia azken hamarkadako emaitzaren bikoitza lortuz.

Nahiz eta azken hilabeteetan hegazkortasuna pixkanaka murriztu, enpresek kapitala zabaldu behar izan dute beherapen edo eskaintza sendoekin, burtsa-eragiketak arriskuan ez jartzeko.

Mundu osoko datuak kontuan izanez gero, erakunde finantzarioek eta enpresek, kapitalaren zabalkuntzari esker, 413.286 milioi erakarri dituzte guztira, 2008an baino %18,7 gehiago, Thomson Reutersen datuen arabera. Aldiz, Europaren kasuan, kopurua 117.182 milioietara iritsi da.

Eragiketa bizkorretan eskaintza baxuagoa da

Kapitalaren zabalkuntza edo handitzea aurrera eraman ahal izateko, akziodun beteranoen lehentasunezko harpidetza-eskubidea errespetatu behar da, Sozietate Anonimoen Legearen arabera. Modu horretan, bazkide direnak saritu egiten dira ekonomikoki.

Harpidetza-eskubidea alde batera utzi ahal izatea oso erosoa da konpainientzat. Esate baterako, Espainiako balore edo taldeei dagokienez, Popular Bankuak horrela egin zuen irailean, eta Iberdrolak ere gauza berari ekin zion ekainean. Talde hauen onerako, deskontuak erakarri zituzten eta, %5,5 eta %10,3koak izan ziren, hurrenez hurren; emaitza horiek lehentasunezko harpidetza-eskubidean lortutakoak baino baxuagoak izan ziren.


Leave a response

Your response:

Sailak