Posted by: ekonomiarenkz | Azaroa 11, 2009

Autoen salmentek gora egiten jarraitzen dute

automocionKotxeen salmentei dagokienez, aurtengo apirilean izan zen daturik kaskarrena, %30eko beherakadarekin, 2008ko epe beraren aldean. Egoerak aldaketa sakona jasan zuen joan den martxoaren amaieran PlanE ospetsuarekin, hots, autoa erosteko orduan Gobernuak emandako laguntza ekonomikoa positiboa izan zen automozioko langile eta arduradunentzat. Bereziki, Nafarroa izan zen ekimena indarrean jartzen lehena; Hego Euskal Herrian, Nafarroaren urratsak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoak jarraitu zituzten maiatzaren amaieran. Handik aurrera, hilabetez hilabete gora joan dira matrikulazioak.
Gorakadarik azpimagarriena joan den hilean, urrian, eman zen; izan ere, joan den urtean baino 2.112 kotxe gehiago saldu ziren Euskadin, hau da, %46,7ko igoera erakutsi zuten datuek, ehunekotan adierazita.

Lurralde historikoen emaitzak

Datuak lurralde historikoen arabera aztertuz, DGT Espainiako Trafiko Zuzendaritzak emandako emaitzen arabera, Gipuzkoan eta Araban askoz positiboagoa izan da igoera, %61ekoa, hain zuzen ere; Bizkaian, berriz, %41,4ko gorakada izan da. Nafarroako egoeraren kasuan, aurreko hilabeteetan bere emaitzak positiboenak izan ziren, hazkunderik handienarekin, baina urriko datuek ez dute gauza bera adierazten eta autoen salmentek %32,2ko igoera izan dute, gainerako probintzietan baino emaitza eskasagoa, baina positiboa aldi berean.
Datuak positiboak izan arren, kontuan izan behar da, baita ere, joan den urte amaierarako merkatua motelduta zegoela eta datuak okertzen hasi zirela. Hori dela eta, konparazioak ez dira gauzatu sektorea onenean zegoeneko matrikulazioekin.


Leave a response

Your response:

Sailak