Posted by: ekonomiarenkz | Azaroa 6, 2009

Enpresak sustatzeko helburuak era beharrak

Teknologia berrienak merkatuan aurrera egiteko garrantzitsuak direla argi dago, baina gero eta gehiago beste ezaugarri batzuk bilatzen dira produktibitate positiboa eta arrakasta lortzeko. Hala ere, ekintzaileen malgutasuna eta lana ondo burutzeko duten ahalmena ezinbestekoak dira; era berean, erakunde edo enpresa berean lan egiten duten behargin eta zuzendarien egokitzapen ahalmena ere beharrezkoa da.

Horrez gain, gaur egun teknologia eta informazioa edozein enpresaren esku egon daiteke; beraz, enpresa batetik bestera ikus dezakegun desberdintasunik handiena eta lehiakorrena erakundean lan egiten duten pertsonen ahalmena izan daiteke. Alabaina, ezaugarri berezi hori lortzea ez da batere erraza, eta biderik errazena etengabeko ikasketa izan daiteke.

gary-beckerGary Becker eta bere kontzeptua

Ekonomialari estatubatuar honek Ekonomia Nobel saria irabazi zuen 1992. urtean, lan-kapitala kontzeptuari esker, bera izan baitzen esangura zehatza eraiki eta sortu zuen pertsona. Izan ere, bere lanak kritika ugari izan zituen, munduko ekonomialari askorentzat kontzeptu horrek ez zeukalako zentzurik.

Dena dela, gaur egun ekonomialariek eta gizarte osoak, orokorrean, bere ekimena bultzatzen dute. Becker ezagutzaren gizarteak ikertzen hasi zen eta altxorrik preziatuena lan-kapitala zela aitortuz bukatu zuen, hau da, pertsonen ezagutza eta trebetasunak goraipatu zituen bere azterketan.

Ezagutza enpresa, laborategi eta unibertsitateen bidez sortzen da; familia, hezkuntza-zentro eta lanpostuen bitartez hedatzen da, eta ondasun edo zerbitzuak ekoizteko erabiltzen da. Iraganean zuzenena garapen ekonomikoari lehentasuna ematea zen, eta ondoren gainontzekoa zetorren. Egun, berriz, guztiz kontrakoa gertatzen da eta lotura berezia sortu da hezkuntzaren eta garapen ekonomikoaren artean.

Bestalde, estatubatuarrak ukitzen duen beste gaia biztanleriaren kopuruaren bilakaera da, “gero eta jende gutxiago dago gure artean, heriotzak hazten diren heinean, jaioberriak murrizten dira, hori belaunaldiko arazo batean bihurtuko da epe labur edo ertainean; gizarte zahartzen ari baita”, gaineratzen du Nobelak.


Leave a response

Your response:

Sailak