Euskal Autonomi Erkidegoko merkataritza elektronikoak gora egiten jarraitzen du, joan den urteko datuak honela adierazi dute, behintzat. Baina horretan parte hartzen duen enpresa kopurua pixka bat murriztu da. 2008an sarearen bidez egindako negozio zifra 7.157 milioi eurokoa izan da salmenta elektronikoei dagokienez, aldiz, erosketen kasuan 3.452 milioikoa da. Kopuru horiek aurreko urteko emaitzekin alderatuz, gora egin du merkataritza elektroniko bidezko salmenten eta erosketen kasuetan, %11,9 eta %11,3ko igoera hurrenez hurren.
Datu hauek lurralde historikoak koantuan hartuz aztertzen baditugu, konturatuko gara salmenten hazkundea Bizkaian nabarmentzen dela, eta erosketak, aldiz, Araban. Bestalde, jarduera-sektoreen arabera, industriak eta zerbitzuek erosketetan antzeko kopuruak lortu dituzte eta salmentetan industria nabarmentzen da gainontzeko sektoreen aldean.
2008. urtean pixka bat murriztu da merkataritza elektronikoa erabili duen enpresa kopurua; gaur egun %15ak erabiltzen baitu sistema hori, hau da, 2007an baino 0,3 puntu gutxiago.
Beste datu esanguratsuak
EAEn merkataritza elektronikoan ibili diren establezimenduak 29.450 inguru izan dira. Horrez gain, establezimendu horiek modu elektronikoan egin dituzten erosketak euren erosketa guztien %22,6 izan dira. Salmentak, berriz, salmenta guztien %26,9 izan dira.
Azkenik, joan den urtean merkataritza elektronikoaren bidezko salmentak izan dituen bezero motari dagokionez, salmenta elektroniko guztien %89,8 beste enpresa batzuentzat izan da, %9,3 kontsumitzaile partikularrentzat izan da eta gainerako %0,9 beste bezero batzuentzat, adibidez, herri administrazioarentzat.







Krisiaren eragina interneteko erosketetan ere nabari behar da, eta 2008an krisiaren lehenengo urratsak pairatu genituen
By: Koldo on Uztaila 14, 2009
at 4:52 pm