Ibex 35ean inbertitzeko une egokia izan daiteke, bertan aurkitzen diren baloreek, orokorrean, joera positiboa baitute, baina kontu handiz ibili behar gara eta soilik gomendagarriak diren baloreetan inbertitu behar dugu. Zehazki, Ibex 35ak 9.643 puntu inguruekin itxi zuen atzoko ekitaldia, nahiz eta ez izan datu positiboegia aditu gehienek bertan inbertitzea aholkatzen dute (analisten %75 inguru).
Estatuko erreferentzia indizerik nagusienetarikoan aurkitzen diren baloreen artean, haietariko hiru hautatu ditugu gaur eta bere ikerketa egin dugu, ea gomendagarriak diren edo ez jakinarazteko.
![]()
Indrarekin zerikusia duen azken berria Union Fenosarekin (UF) lotura du. Hain zuzen ere, atzo UFk burtsan Indraren kapitalaren %13 saldu zuen, horrek 320 milioi euroko etekina suposatzen du. Fondoak taldearen zorpetzea murrizteko edo ekiditzeko erabiliko dira.
Bestalde, adituen aburuz, Indrako posizioak desegitea neurririk hoberena izan daiteke. Egun batetik besterako aldakuntza %1,09koa izan da eta analistek diote hegaleko joera duela.
![]()
Atzo Espainiako Gobernuak 2013an Garoña itxiko duela ziurtatu zuen, baina Endesak emandako prentsaurrekoan bere jarrera edo iritzia argi utzi zuen, Garoñako zentral nuklearraren itxieraren kontra aurkeztu zen hain zuzen ere.
Baina burtsako datuetan zentratzen bagara, Endesaren kasuan ere adituek gomendatzen dute posizioak desegitea, bere joera hegalekoa delako. Azkenik, egun batetik besterako bariazioa %0,58koa izan da, eta errentagarritasunik gabekoa (%0).

Aurreko adibideetan gertatzen ez den bezala, Sacyr Vallehermosoren kasuan joera goranzkoa da eta egun batetik besterako aldakuntza askoz positiboagoa, %1,79koa hain zuzen ere. Bestalde, Indra eta Endesari dagokienez, irabaziak %0koak dira, baina Sacyr, aldiz, etekin altuak izan ditu azkenengo ekitaldietan (%70 ingurukoak). Hori dela eta, adituen aholkua da balore honen alde apostua egitea eta bertan inbertitzea.






Dirudienez azken egun hauetan Sacyr ValleHermoso balorea oso azkar igotzen ari da, baina nire ustez ez da balore finko edo ziur bat (Iberdrola edo BBVAko kasuetan bezala)
By: Jagoba on Uztaila 3, 2009
at 12:26 pm