Posted by: ekonomiarenkz | Uztaila 1, 2009

Etxebizitzaren prezioa %10,8 jaitsi da EAEn

etxe mahaiEstatistikako Institutu Nazioanalak (INE) 2009ko lehenengo hiruhilabeteko etxebizitzaren inguruko datuak argitaratu ditu, eta emaitzak aurreko hilabete edo urtekoarekin alderatuz jaitsi dira. Krisiaren ondorioak ere etxebizitzaren arloan nabari egin dira, prezioek behera egiten jarraitzen baitute, hori bai, neurri txikiagoan.

Zehazki, Euskal Autonomi Erkidegoko (EAE)  beherakada %10,8koa izan da urteko lehenengo hiruhilekoan zehar (joan den urteko epe beraren alde). Honen ondorioz, Estatuko autonomi erkidegoen artean, Euskadik jaitsierarik handien izan duten lurraldeen artean kokatzen da, hirugarrena hain zuzen ere, Kataluinaren eta Madrilen atzetik. Aldiz, Euskadiko emaitzek aurreko hiruhilekoko datuekin alderatuz %4ko beherakada izan dute.

Gai honetan adituak diren analista ekonomikoek aurreikusten dute etxebizitzen prezioak oraindik %30 jaitsi behar direla; modu honetan, merkatuaren egoera ere hobekuntza nabaria izan dezake. Orokorrean, pisuen kosteak behera egitea beharrezkoa dela pentsatzen dute adituek, gizartearen hainbat faktore suspertu arte behintzat, esaterako: biztanleriaren dentsitate ahula (Europar Batasuneko herrialdeen artean baxuenetarikoa baita), Estatuko errenta maila, 4 milioi langile baino gehiago langabezian… Ezaugarri horiek ez dira batere positiboak eta etxebizitzen prezioa hauen parean mantendu behar da.

Estatuko emaitzak

Espainiako Estatuan datuak ez dira askoz positiboagoak izan. Ondoz ondoko seigarren hiruhilabetea da etxebizitzen prezioa jaitsi dena; hain zuzen ere, prezioek 2009ko lehenengo hiruhilekoko datuak joan den urteko epe beraren aldean %7,6 behera egin dute.

Etxebizitza berrien kasuan, lehenengo aldiz urtetik urterako tasa negatiboa erregistratzen dute, eta bigarren eskuko etxeek, aldiz, %12,5 jaisten dute.

Dena den, sektore honetako prezioa ez da soilik Espainian jaitsi, AEBetako bizitza bakarreko etxeek %18,1eko beherakada izan zuten apirilean, 2008ko hila berberaren alde.


Leave a response

Your response:

Sailak