Ekitaldia murrizketekin hasi arren, Ibex 35ean aste honetan aldaketa esanguratsuak ematen ari dira. %0,4ko igoera pairatu egin du azken mugimenduei esker, hori lagungarria izan daiteke 9.700 puntu berreskuratzeko eta urteko gehiengo berriak izateko. Gainera, pasaden astea datu nahiko negatiboekin itxi zuten ostirala, ez ziren aurreikuspenak bete eta bidearen erdian geratu ziren. Dena den, Ibex 35ak zenbaki berdeekin ireki du astea.

Ikuspuntu estruktural batetik ikusita, enpresa honen egoera burtsan beherakorra da, hau da, azken egunetan lortutako datuak eta epe laburrean izango dituenak ez dira oso positiboak. Hala ere, epe ertainean izango dituen emaitzak pozgarriak dira Ferrovial enpresarentzat, gora egingo baitu eta hanibat hilabete barru neutrala bihurtuko da. Hori bai, 16,06ko kota mantendu behar du eta zifra horretatik ez jaitsi. Hurrengo egunetako ekitaldietan gorakadaren bat ikustea ez da harritzekoa izango.
![]()
Krisialdiarekin batera bere datuak gaizkitu dituen beste talde bat Gamesa da. Halere, kasu honetan ere epe ertainean enpresa laburra bihur daiteke, baina hurrengo ekitaldietarakp kontu handiz ibili beharko dira, momentu honetako datuak eta maila kritikoa baita. Dena den, lehen esan dugun bezala, epe ertainean pasaden asteetako emaitzak errepikatzeko aukera asko ditu, hau da, 18,50€ko maila (egungoa 13,70€koa da).

Enpresa edo talde honi dagokionez, epe labur-ertainean lortuko dituzten emaitzak onuragarriagoak izango dira eta gorakada nabaria pairatuko du. Zentzu horretan, 11,72 puntuetako gutxiengoak oso esanguratsuak izan dira. Bestalde, epe laburrago batean lortuko dituzten datuak oraindik positiboagoak izango dira eta ez dute kalifikazio hori galduko 12,46 eurotik behera kotizatzen ez duten bitartean. Hurrengo ekitaldietan, kontuan izan behar duzue ere, bere emaitzek gora egiteko aukera ugari dutela.






Egun krisiarekin zaila da errentagarritasun finkoa dituzten baloreak aurkitzea. Hala ere, Gamesa eta Gas Natural badirudi onuragarriak izango direla epe laburrean. Ferrovialen kasuan ez dakit, ez baitut ezagutzen.
By: Jagoba on Ekaina 29, 2009
at 2:38 pm