Posted by: ekonomiarenkz | Ekaina 9, 2009

Renfek ez du aurrera eramango antolatutako greba

RENFE-trenJoan den hilabetean antolatutako grebaren ostean, Renfeko Enpresen Batzordeak aste honetarako prestatuta zeukan beste greba bat aurrera eramatea, baina kasu honetan soilik Renfeko langile eta erabiltzaileak ukitzen duena. Era berean, greba horren helburua enpresaren zatikatzea ekiditzea izango zen, aldiriko trenen eskualdaketaren ostean; orain Generalitat-aren esku baitago. Dena den, goizaldeko 4:30etatik aurrera geldialdi horrek bertan behera egin du; beraz, Estatu osoko tren-zerbitzu guztiek normaltasunez lan egingo dute.

Sindikatuek ez daude batere ados erabaki honekin, haien ustez 2011. urtean Generlitat aldiriko trenen funtzionamenduarekin konforme ez egotekotan, Kataluinak enpresa berri bat sor ditzake, Renfetik erauzita edo aldendua. “Ez da bidezkoa eta osotasunaren galera dakar”, esaten dute sindikatuek.

Bestalde, enpresak bere ohiko zerbitzuen %75 bermatzen duela jakinarazi du, eta gaurko egunean zehar sindikatuekin eztabaidak mantentzen jarraituko duela. Gaur eta bihar egingo zen grebari dagokionez, Renfeko Enpresen Batzordeko sindikatu guztiek geldialdiaren alde agertu dira, UGT, CCOO, SEMAF, CGT eta SF, hain zuzen ere. Krisi garaian sindikatuek inoiz bino adiago agertzen dira enpresetan gertatutakoarekin, kasu honetan Renfeko langileen osotasun eta eskubideak defendatzen dituzte, grebarako eskubidea batik-bat.


Leave a response

Your response:

Sailak